XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nola edo hala gidatutako egoeretan ikaslea ondo ibiltzen da normalean, hizkuntz elementu horiek gabe hitzegiten hasten denean.

Ez dugu inolaz ere kontrolpeko fase hori beharrezkoa ez denik esan nahi, baina esan daiteke, ikaslearen komunikamena garatzea nahi bada, erantzun kontrolgabekoek kontrolpekoek baino lehentasun handiago beharko lutekeela.

Lehen ere esan bezala, ez du ikasgelak errealitatetik bananduta egon behar.

Eta guzti honek esan nahi du hasiera-hasieratik erabili behar duela ikasleak hizkuntza berria bere gizataldean, bizitza sozial eta lanbidean gertatzen den bezalaxe erabili ere.

Konklusioa Helduari eskainitako hezkuntz zerbitzuak gero eta gehiago mereziko du andragogiko izena, baldin eta ikaskuntza formalean hizkuntzaren erabilera bere luze-zabalean indartzen bada eta ikaskuntza ez formaletako printzipioak egoera formaletan gero eta gehiago sartzen badira (ikaslearen beharren araberako programak eginez eta benetako komunikazio egoerak sortuz).

Artikulu honetan azaldutako printzipioei jarraiki moldatutako metodologiak, irakaskuntza bakoiztuarekin batera, irakaskuntza induktiboa sustatuko du, egintza kontrolatuetatik kontrolik gabeko egoeretara pasatuz.

Helduen hizkuntzen irakaskuntz programetarako elementu batzu

Atal honetan ikaskuntzan behar diren hainbat elementu aztertuko ditut.

a) Helburuak. Erakundeak, helduen beharrak ezaguturik, behin-behineko helburu batzu mugatzen ditu.

Zirriborro hau gero zuzendu egingo da, ikasleekin harremanetan jartzean.

Helburuak mugatzeak programazio eta ebaluaketa-prozesuari bide emango dio.

Bai irakasleak, bai ikasleek argi jakin behar dute zein den ikaskuntza prozesuaren helmuga.

Helburuek argi egon behar dute, ikastaroaren hasieran ez ezik, baita ikastunitate bakoitzean ere.

Horrela jakingo du ikasleak zeintzu diren ikasaioaren hasieran egiteko gai ez izan eta gero egin ahal izango dituenak.

b) Programa. Helburuak mugatzerakoan aipatu diren pauso ber-berak egiten dira.

e) Ezezagunetik ezagunetara. Garrantzi handia du ikasterakoan abiapuntu garbia markatzeak.

Ikaskuntza errazagoa gertatzen da eta esanahi handiagokoa, ikasten diren ezagutza eta gaitasunak lehendik direnekin pareka daitezkeenean.

Ezaguna denak eta ez denak zenbait eta lotura estuagoa izan, orduan eta errazagoa da ikaskuntza.

d) Aurrerapideak. Pauso xinple eta logikoak eginez ikaslearen martxan.

Gizakia zahartzen ari den neurrian, ahozko informazioa jasotzeko gaitasuna gutxitu egiten zaio.

Oroimenak indarra galtzen duenez, informazioa asimilatzeko behar den astia luzatu egiten da.

Nelson Brooks-ek (1964) zera ere badio: ikasleak hizkuntza berriko mezuak berekoak baino lau edo bost aldiz gehiagotan entzun behar dituela, komunikazioaren teorian zaratak deitzen dena dela ta.

Denborak garrantzi handia du ikaskuntzan.

Presa eta lehia ez dira helduaren hezkuntzan estrategia onak.

Ez da harritzekoa epe motzeko oroimena dela-ta kanporakoi zenbaitek beren entzutezko oroimena ahula dela aitortzea.

Arituaren poderioz eta ikusizko oroimena ahula dela aitortzea.

Arituaren poderioz eta ikusizko oroimena eskatzen duten egoerak sortuz, gaindi daiteke hutsune hori.

Helduari, beraz, ikasgelan entzundakoa idatziz jasotzea gustatzen zaio, bere zalantzak argitzeko, ikaskuntza sendotzeko eta ahaztutako gauzak gogoratzeko baliagarri izango bait zaizkio apunte horiek.

e) Ikaskuntzaren sendotza. Hizkuntza berriko funtzio, forma eta hiztegia ahalik eta gehien erabiliz, sendotzeko moduan antolatua behar du izan ikaskuntzak.

Sekuentzia ziklikoak linealak baino gehiago sendotzen du ikaskuntza; izan ere, lehenengoan ezagutza berriak behin eta berriz lantzen dira eta bigarrenean ez da horrelakorik gertatzen.